Hobeto ezagutu gaitzazu
Zer gustatzen zaigu
Pertsonekin konektatzea. Aukerak zabaltzea. Erronkak gainditzea. Itxaropenez harago joatea.
Hunkitzea. Gozatzea.
Adimen geldiezinak
C Cris
Cris
Cristina itzala uzten duen pertsona horietako bat da. Orain dela urte asko ezagutu genuen elkar, beste garai batean, beste egoera batean. Ondo moldatu ginen hasieratik, berarekin erraza da. Baina gure bideak banatu egin ziren, harremana mantendu genuen nolabait eta lanak duela bi urte elkartu gintuen berriro. Eta harrezkero proiektu bat eta lan ordu asko partekatzen ditugu. Balio berdinak partekatzen ditugu eta baita gauza txikiez gozatzeko modua ere. Xehetasunak garrantzitsuak dira guretzat. Eta txiste txarrak, irribarre batekin lan egin behar delako. Éditran arnasten den giro ona bezero eta kolaboratzaileek nabaritzen dutela uste dut.
Pertsona hurbila eta zintzoa da, arlo pertsonalean zein lanean. Ez du kerik saltzen. Bere borondatea eta burugogorkeria on hori miresten ditut, horiei esker nahi duena lortzen baitu, dela helburu komertzialak betetzea, dela horma zail bat eskalatzea... Izaera alaia eta irekia izateaz gain profesional bikaina da ere. Ez du inoiz ahazten bezeroei feedbacka eskatzea eta lorpenengatik zoriontzea, eta azoka interesgarrietan hainbat hitzordu lortzen ditu beti. Zorte handikoa naiz batzen eta laguntzen duen pertsona batekin lana, denbora eta jakingura partekatzen dudalako. Hauek gara. Éditra gara.
S Silvia
Silvia
Norbere buruari buruz hitz egitea zaila denez Silviari buruz hitz egingo dut.
Orain dela urte asko ezagutu genuen elkar, baina garai hartan sail desberdinetan egiten genuen lan. Orduan Silviak dohain asko zituela ikusi nuen. Langilea da, konprometitua, komunikatzeko erraztasuna du eta erabaki ausartak hartzen ditu. Denbora hartan ez nuen pertsona ezagutzen, lankidea baizik. Urte batzuk beranduago, itzulpenaren munduak beste era batera elkartu gintuen, gure proiektu propioarekin: Éditra. Modu berean ulertzen dugu zerbitzu bat emateak eta arazoak konpontzeak zer esan nahi duen, baina bakoitzak bere ukitu pertsonala ematen dio. Orain ordu asko ematen ditugu elkarrekin, ideiak eta lana partekatzen ditugu, eta une dibertigarri ugari. Aparteko balioak dituen pertsona bat deskubritu dut, oso langilea. Beti dago besteei laguntzeko prest eta irribarre bat lortzeko bere interesak alde batera utzi behar baditu, arazorik gabe egiten du. Oso desberdinak garen arren, primeran konpontzen gara, entzuten eta bestearen azalean jartzen dakielako. Gauzak esaten daki eta oso erabakitzailea da. Hauxe de bere hitz gakoa: ERRAZTU, baina azkenaldian esaera berri bat gehitu dio hiztegiari, “ses pelotes”, eta barre-algarak eragiten ditu esaten duen bakoitzean.
Talde bikaina osatzen dugu eta hori gure eguneroko bizitzan nabaritzen da, eta lanean. Zurekin infinitura eta harago!
GURE GAITASUNAK
Bai, primeran itzuli, kudeatu, aholkatu, maketatu eta fidelizatzen dugu baina, batez ere, gure lanarekin gozatzen dugu eta jaso nahiko genukeen tratua ematen saiatzen gara. Gainera, gure egunerokotasunak lana eta familia uztartzen uzten digu, eta bi esparruez disfrutatu dezakegu. Eta proiektu batetik bestera, ikasten, hobetzen eta barre egiten jarraitzen dugu. Éditran egun bakoitza abentura berri bat da!