Gure zerbitzuak
Zer egiten dugu
Bezeroa ezagutzea, baita haren produktua eta terminologia ere. Hitz batez, bezeroa ulertzea.
Taldea osatzea. Itzulpenak egitea. Edukiak xede-kulturara egokitzea.
Beste errealitate batzuekin konektatzea. Merkatu potentzialetan aukera berriei bide ematea.
Gure zerbitzuak
Itzulpen teknikoak
Itzulpen teknikoaren ezaugarri bereizgarri bat hizkera argia eta adiera bakarrekoa erabiltzea da. Modu errazean egituratzen da baina terminologia espezifikoa du. eta horrek gaitasun espezifikoak eskatzen ditu: itzultzailearen trebetasuna eta ezagutza. Éditran itzulpen teknikoetan berezitu gara eta zerbitzu hau hizkuntza bikote askotan eskain dezakegu. Hainbat aplikaziorako softwarea eta programa informatikoak ere lokalizatu dugu.
Zinpeko itzulpenak
Zenbait izapiderentzat itzulpenek ofizialak izan behar dute eta horrek esan nahi du Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak izendatutako zinpeko itzultzaile batek sinatu eta zigilatu behar dituela. Enpresek zein partikularrek eskatu dizkigute zinpeko itzulpenak.
Itzulpen medikoak
Itzulpen medikoa produktu farmazeutikoak edo material klinikoa beste herrialde batzuetan banatzeko eskatu ohi da. Itzulpen mota honek alor bakoitzeko terminologia espezifikoa menperatzea eskatzen du, jatorrizkoa zehaztasunez eta modu argi eta laburrean islatzeko. Éditran dokumentazio medikoa hizkuntza askotara itzultzeko gai diren profesionalekin lan egiten dugu.
Interpretazioa
Dokumentuez harago, Éditran interpretazio profesionaleko zerbitzuak ere eskaintzen ditugu (aldiberekoa, aldebikoa edo loturazkoa). Atzerriko bezero garrantzitsu baten kalitate-auditoria baterako, enpresa-bileretarako, biltzarretarako edo hitzaldietarako munduko edozein lekutan.
Marketing arloko itzulpenak
Marketin arloko itzulpenak, kontzeptuak itzultzea baino, helarazi nahi den ideia antzeman eta xede hizkuntzan islatzea eskatzen du. Produktua edo ideia saldu nahi dugun kultura sakonean ezagutu behar da gure kanpaina arrakastatsua izan dadin.Éditran tokiko eta eskualdeko kanpainetan zein nazioarteko beste kanpaina batzuetan parte hartu dugu gure marketineko itzulpenekin.
Konponbideak eta gehiago
Zerbitzu oso bat eskaini nahi dugunez eta beste hizkuntza batera itzulitako dokumentuak buruhauste bat izatea nahi ez dugunez, maketazioaz ere arduratu gaitezke. Formatu ugarirekin lan egiten dugu itzulpenak jatorrizkoaren isla zehatza izan daitezen. Gainera, jasotzen ditugun kontsultak ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrenean erantzuten ditugu beti, bezeroekin konfiantzazko giroa sortzen dugu bere feedbacka kontuan hartuta eta gure kolaboratzaileekin sortutako harremana zaintzen dugu.
Laguntza behar duzu?
Éditran konponbideak ematea gustatzen zaigu.
Horregatik, edozein kontsulta izanez gero, oso pozik lagunduko dizugu.