Ezagutu gaitzazu
Nola egiten dugu
Gure sekretua
TRATU % 100 PERTSONALA
Gure lehentasuna zaraGiza harremanak sustatzearen eta konfiantzazko sareak sortzearen alde egiten dugu. Eskaintzen ditugun zerbitzuak pertsonalizatzearen alde. Zu ezagutzearen eta gu ezagutaraztearen alde.
EDOZEIN HIZKUNTZA
Edozein bikoteGure kolaboratzaileak mundu osoan zehar sakabanatuta daude eta horrek edozein hizkuntza eta edozein hizkuntza-bikote eskaintzeko aukera ematen digu. Éditraren arauetako bat hauxe da: itzulpenak xede hizkuntzako jatorrizko itzultzaileek egiten dituzte, beti beren ama-hizkuntzara, eta aldi berean itzulpenaren gaian adituak dira.
ITZULTZAILEAK
Éditraren tribua.Gure kolaboratzaileak zaintzen saiatzen gara gure lanaren oinarria direlako. Talde bat gara. Talde malgua, dinamikoa eta dibertigarria. Lana, jakingura eta esperientziak partekatzen ditugu. Tribu bat sortu dugu:
Éditraren tribua.
SOFTWAREA
Kalitate-kontrola | terminologiaren kudeaketaGaur egun pentsaezina da teknologiarik gabe bizitzea eta Éditran teknologiaz baliatzen gara kalitate-bermea duten zerbitzuak eskaintzeko. Itzulpen-softwarea, terminologia kudeatzeko softwarea eta barne-kontroletan erabilitakoa, eskatutako kalitate estandarrak betetzeko. Diseinu-programak ere baditugu zerbitzu oso bat emateko.
JARRAIPENA ETA FIDELTASUNA
ArduraProiektua ez da amaitzen itzulpena entregatzen dugunean. Feedbacka jasotzea gustatzen zaigu, bezeroaren sentsazioak ezagutzea, glosarioak eguneratzea… Epe luzerako harremanak sortu nahi ditugu. Éditra lan-proiektu bat baino gehiago delako. Ardura eta detailea da. Gure proiektua da, gure apustu pertsonala.
KONFIDENTZIALTASUNA
Badakigu bereziki babestu beharreko dokumentazioa dagoela eta, horregatik, Éditran bezero bakoitzari eta bere produktuei egokitutako konfidentzialtasun-akordioak prestatzen ditugu. Agiri guztiak konfidentzialtasun osoz tratatzen ditugu eta bost urtez gordetzen ditugu saretik kanpo dauden artxiboetan.
Badakigu sekretuak gordetzen!
ÉDITRAREN TRIBUA
Gure tribuaren kide izan nahi duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan inprimakiaren bidez eta Éditrarekin lan egitea nolakoa den ikusi.